ExpopUp elkarte artistiko eta kulturala da. Jaio zenetik,
erakusketa-formatuaren bidez planteamendu eta edukin kulturalen
hedapena sustatu eta laguntzeko xedea eduki du.
Gaur
egun, erakusketek foko kultural handientzat pentsatuta dirudite.
Aurrekontu altuegia dute, espazio zehatz batean kokatzeko diseinatuta
daude eta erakustaldia bukatzean suntsitu egiten dira. Beraz, ez dago
kalitatezko kultur agenda bat eduki nahi duten gainontzeko herrientzako
erakusketa interesgarri eta eskuragarrien eskaintzarik.
Diseinatzaile
eta komunikazio profesionalek sortua, komisario eta ikerlari batzuekin
elkarlanean, ExpopUp-ek erakusketa hauekin duen helburua hedapen eta
bertaratze zabala lortzea da, modu honetan, erakusketa-eskaintza handia
lortzeko posibilitaterik ez duten herrietara ailegatuz.

