/

Pop Up liburuak: bizitza mugimenduan

“Pop-up” liburuak edo liburu bizidunak, paper gaineko zenbait teknika erabiliz, haur literaturaren hastapenetik agertzen dira genero independiente bezala XVIII. mendearen amaieran. Haur eta gazte literaturaren adituen ustez " fantasia eta memoriaren artefakto" garrantzitsuak dira eta agertu zirenetik ikus eta arte gozamenerako iturri agortezina izan dira.

Honi dagokiola, egia da gaztetan honelako libururen bat izan badugu esku artean oso zaila izango dela oroimenetik ezabaturik egotea. Gaur egun, milaka dira “pop-up” liburuak gustuko dutenak, eta zaletasun hau eta generoari buruzko azterketa mundu anglosaxoian eta Erdialdeko Europako aberrietan kontzentratzen da nagusiki. Espainian, oraindik orain, gutxi dira honi buruzko ikasketa eta azterketak, eta honek ekarri du haurrek edo gazteek liburu-mota honen berri ez izatea edo azalez baino ez ezagutzea.

Proposatzen dugun erakusketaren helburu nagusia liburu hauek sortzen duten jakinmin, gozamen eta liluramendua haurrei erakustea da, eta aldi berean, publiko helduak eta haur zein gazte literaturan interesatuta dagoenak gozatu ahal izatea arte bakan eta eder honekin.

Honetarako, erakusketa bizi, bakan eta kalitate handikoa sortu dugu, bai bere diseinuan bai erakusten diren liburuen kategorian, erakusketaren ardatza diren hiru aldagairen bitartez.