-
Bisita gidatuak
Astegunetan ikastetxeei zuzenduta eta asteburuetan familiei.
-
Tailerra
Erakusketaren osagarri bezala, “pop-up”ak egiteko Tailerra eskaintzen zaie erakusketara doazen umeei.
Tailer honen xedea bisitaren jarraipen aktiboa eta partehartzailea eskaintzea da, alor didaktiko, ludiko eta kreatiboan dimentsio berezi bat beregana dezaten. Honela, umeek euren “pop-up”ak sortu eta haiekin esperimenta dezakete.
“Pop-up”en sorkuntza ez da modu mekaniko eta homogeneoan ulertzen, honekin aniztasuna eta ukitu pertsonalaren balorazioa bilatzen da. Horrela, ume bakoitzak bere eguneroko bizitzara eraman dezake ikasitakoa, Zorion Txartelak, Urtebetetze edo Eguberriko Gonbidapenak, eta abarrak sortuz.
Tailerra astean birritan egingo da eta ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera. Bertara daitezkeen ume kopurua hamabitik hamabostera bitartekoa da.
Tailerra erakusketaren bisitaldian bertan egiten da, bisitatutakoari buruzko jarduera praktiko bezala.
Gauzak horrela, Tailer bakoitza une zehatz eta bakar batean burutzen da saio bakoitzean. Ez da honen jarraipenik aurrikusten saio batetik bestera, Erakusketaren idiosinkrasiagatik beragatik.
Tailerraren edukia “pop-up” mota ospetsuenak egitera zuzentzen da, dimentsio errazenean. Helburua da tailerra bukatutakoan ume bakoitzak tolesgarri bat edo gehiago erabat edo erdizka eginda izatea.
Tailerrean eskainiko liratekeen “pop-up”ak oinarrizko hiru motatakoak izango lirateke:
Tolesgarri saltokariak
Tolesgarri Sorpresak
Mihi-tolesgarriak
Ikusi dituzten eta gehiago guztatu zaizkien “pop-up”en arabera, “pop-up” mota jakin bat egitea eskainiko litzaieke. Helburua ez da bakoitzak berbera egitea, baizik eta, behin teknika ulertuta, pertsonalizatu eta bakoitzak berea asmatzea.
Saio bakoitzean bost une desberdin egongo lirateke:
1.) – Ume bakoitzaren aurkezpena eta ikusitakoari buruzko iruzkinak.
2.) – “Pop-up” mota desberdinei buruzko azalpen praktikoa eta hauek egiteko oinarrizko arauak.
3.) – Egin nahi duten “pop-up”a aukeratzea.
4.) – Materialak banatzea eta “pop-up”a egitea.
5.) – Emaitza batera aurkeztea eta iruzkinak egitea.