Enrique Herrerosen La Codorniz erakusketaren xedea publikoak artista
honen lan bitxi eta esanguratsu bat ezagutzea da. Lan hau, desilusioak
eta eszeptizismoak markatutako garai batean egin zuen, Guda Zibilaren
ondorioetatik osatzen saiatzen ari zen gizarte batean. Garai horretan,
Enrique Herrerosek, gehien bat collage-teknika erabiliz, azal artistiko
serie bikain bat sortu zuen La Codorniz astekariarentzat, Espainiako
umore grafikoaren historian oso ospetsua izan zen aldizkariarentzat,
alegia.
Azal horietan Herrerosek bere sentsibilitate artistiko guztia erakutsi zuen, arte-gizon baten jakinduria osoa. Umoregile zorrotz eta gizartearen kritikoa, Espainiako garaiko diseinu grafikoaren abangoardian jarri zuten kartel serie bat lortu zuen.
Gure erakusketaren balio handiena, lehen aldiz eta modu homogeneoan, Herrerosek La Codornizen egin zituen azal guztietatik onenak aukeratzeko egin dugun hautaketa da. Artista honek aldizkari honetan lan egin zuen bere bizitza osoan eta bertan gozatu ahal izan zuen garai horretako aldizkari gehienetan pentsaezina zen askatasun tartea. Aldi berean, uste dugu La Codorniz aldizkariak gerra osteko garai horretan bizi izan zituen gorabeherak eta zeukan esanahia ezagutzeko ere balio duela eta, honekin batera, Espainiako gizartean izan zuen garrantzia modernitaterako garapenean.