/

Dona, dona, katona. Antzinako jokoak eta jostailuak

Erakusketak elkarri lotuta dauden bi alor nagusi ditu:  ikus-arloa, informazio panelez, beira-arasez eta ikus-entzunezkoez osatuta eta arlo ludikoa, non jokoak egingo diren.   

IKUS-ARLOA
• Jolasak eta Jostailuak
Ikusteko erakusketa grafikoa, koloretan egindako panelez eta beira-arasez osatua. Bertan jasoko dira jolas eta jostailu desberdinak, Puri Sanchezen margo eta bizipenetatik abiatzen den ibilbide batean:   
    Sutondoko maitasuna
    Belarrezko jokoak
    Kaleko jaunak
    Jolas ordua
    Gizon txikia, emakume txikia
    Jai egunak

ARLO LUDIKOA
• Jolas lekua
Espazio honetan umeek jolas dezakete, txingoan, txapatan, diaboloan, nasa-puntan, soka-saltoan, korruan…antzinako abestiak gogoratuz eta jolasekin lotutako pasadizo dibertigarriak ezagutuz