/

Dona, dona, katona. Antzinako jokoak eta jostailuak

  • Bisita gidatuak

    Erakusketaren bisita gidatua egiteko aukera dago, egunero ikastetxeei zuzenduta, jostailuak egiteko tailerrarekin batera, edo astebururo familiei zuzenduta.

    Andrea Rodríguez de la Flor eta Noemí Izquierdo Sánchez gure monitoreak dira, pedagogian lizentziatuak eta bisitariei 50eko hamarkadako mundu landatarrean sartzen lagunduko diete: soka, zibak, zibotak, puxtarriak, tortolosak, haize-birakariak, yo-yoak, pilotak… Nasa-puntakoan, txapatan, txingoan, irudien soka-saltoan, eta abarrean jolastuko dira. Jolasen arauak irakatsiko dizkiete eta haien abestiak ere bai.

  • Hitzaldiak

    Puri Sánchezen edo kolaboratzaileen eskutik, behialako jolas eta jostailuei buruzko ezagutza zabaltzeko aukera bat.

  • Tailerrak

    Erakusketaren osagarri bezala, Jolas Tailer bat ere egin daiteke, behin umeek erakusketa ikusi ondoren. Tailer hau eraikitzeko pentsatuta dago, bertan umeek jostailu errazak egiten ikasiko dute, material birziklatuarekin, gero etxera eramango dituztenak.

    Ekintza hauek ordutegi zehatz batean egingo dira eta 30 ume baino gehiagoko taldeentzat ez da egingo. Tailerraren ekintzak bisitaren ondoren egingo dira eta gutxi gorabehera 30 minutu iraungo dute.