/

Artearen Makinak

Publikoak orokorrean ez daki iraganeko zenbait artista handik (eta egungo batzuek ere) makinak erabili zituztela euren lanak sortzeko. Durero, Vermeer, Canaletto eta beste batzuei buruz ari gara. Orokorrean, uste izan da margolari handi bat handia zela bere lanak eskuz egiten zituelako. Kalkatzeko edo marrazteko metodo teknikoak erabiltzea aprendizentzat baino ez zen.

Bada, artearen historian goi mailako margolari batzuek marrazketa-makinak erabili dituzte euren arazo teknikoak gainditzeko.  Sistematikoki eta “isilean” erabili dituzte. Gertakizun honi publizitate gutxi eman zaio eta gaur egun ahaztuta daukagu.  Gaur egun, gehienez, XIX. mendean bere koadroentzat argazkia erabili zuen margolariren bati buruz hitz egiten dugu. Baina ia erabat ziur egon gaitezke Vermeer, Durero eta beste batzuek marrazketa-makinak erabili zituztela euren lanak burutzeko. Batzuetan irudiak kopiatu eta kalkatu zituzten naturaletik zuzenean. Eta hau dena gaur egun ahaztu diren eta ezkutatu diren bideak erabiliz egin zuten, seguru aski euren arte-talentoa gutxietsia izan zitekeelako beldurrez edo beste batzuek arinegi ikas ez zezaten haiei hainbeste urteko lana eman zitzaiena, horrela artearen historian leku bat kenduz.

Erakusketa honek makina horiei buruz eta erabili zituzten artistei buruz hitz egiten du. Artistaren begitik atera ez, baizik eta marrazteko eta ikusteko makinen bitartez sortu ziren margoei buruz hitz egiten du.

Seguru asko, serie osoa inauguratzen duen gailua Leonardoren Leihoa izenekoa izango da. Izen bereko artistak asmatua (Leonardo da Vinci) eta Alberto Durerok berregina. Honekin batera, funtsean ispilu eta lentezko sistemez osatutako marrazketa-makina sorta oso bat garatu zen Herbeheretan eta Italian. Hauen erabileratik Vermeer, Caravaggio, Canaletto eta beste zenbaiten lana eratorri zen. XIX. mendean, oso litekeena da Ingres-ek bere marrazki askotan Wollanston-ek diseinatutako kamara gardena erabili izana. Marrazteko-makinen erabilera sekretuaren tradizioak XX. mendera arte iraun zuen, David Hockney-k honi buruz egindako esperimentuekin.