“Artearen Makinak” erakusketan eduki didaktikoak konjugatzen dira perspektiba irudikatzeko erabili izan diren teknika desberdinen zuzeneko esperimentazioarekin.
Erabateko zehaztasunez berregin dira arestian aipatutako marrazketa-gailu batzuen zenbait modelo. Modelo hauek publikoak erabil ditzake, ikus-errealitatea irudikatzeko duten funtzionamendu eta eraginkortasuna egiaztatzeko. Honekin lortu nahi da ikusleak marrazketa-makinak erabiltzearen esperientzia modu ludikoan egiaztatzea.
Erakusketa osatzeko artearen historiari buruzko erreprodukzio eta maketa adierazgarriak erakusten dira. Hauetan argi azaltzen da nola maisu handi batzuen lanak marrazketa-teknika eta makineriaren erabilerari esker egin ahal izan diren.

