/

Alois Beer: 1900eko Espainian zehar 3Dn egindako bidaia

Alois Beer-en argazki baten aurrean kokatzen garenean irakurketa ugari aurkitu ahal ditugu. Lehenengo inpresioan, 1900eko Espainiaren eguneko bizitza edo txoko monumentalak biltzen dituzten irudi horiek, euren denborako lekuko fidagarri bezala agertzen zaizkigu, ehun urteren ondoren harrigarri “bizirik” beste garai bateko mezulariak bailiran, hain baitira garden eta teknikoki akatsgabeak.

Bigarren irakurketa batean, irudien behaketa hutsetik haratago joan gaitezke eta haien sorkuntzaren kontestuari buruzko hausnarketa egin dezakegu, bere egunerokotasunaren muga berriak bilatzen interesatuta dagoen gizarte baten eskakizun komertzial eta aisialdi moduak kontuan hartuta, eman diezakioketen aurrerapen teknikoen aurrean behin betiko amore eman duen gizarte bat.

Garai hartan, argazkia bitxikeria bat izatetik, gutxi batzuren esperimentua alegia, industria sendoa izatera igaro zen. Aurrerakuntza teknikoek irudiak eskala handian erreproduzitzeko aukera ematen zuten, eta honek jarduera komertzial bizia sustatu zuen. Aldi berean, burgesia indartsuaren baitan kultura eta ezagutzak zabaltzeko beharra ere sortu zen. Erromantizismoaren ondarearen gertutasuna, bidaiatzeko eta kultura desberdinak ezagutzeko grina, leku exotiko eta historikoek sortzen zuten jakinmina, erabakiorrak izan ziren “argazki-museo” hauen sorkuntzan. Hauek zenbait aberrietako irudiak bildu zituzten, eta hauen artean Espainakoak.

Proposatzen dugun hirugarren irakurketa ondoko ezaugarri honekin lotuta dago: argazki hauetako asko, eta bereziki Espainari buruzko seriea, formatu estereografikoan eginda daude. 3Dn edo erliebean egindako argazkia modan zegoen eta hauek ikusteko, bai etxean bai leku berezietan, gailu estereografikoak erabiltzea gaur egun telebista edo zinema ikustea bezain funtsezkoa zen. Teknika honetan murgilduz eta irudiak seduzitzeko dituen bideei buruz hausnarketa eginez, bukaera emango diogu Alois Beer-ek 3Dko irudietan jasotako Espainian barrena egindako ibilaldia.