Erakusketa hau Alois Beer-ek sortutako argazki-material ugaritik abiatzen da, Espainiako zenbait hiriei buruz hartutako irudirik onenen hautaketa bat eginez: Sevilla, Cádiz, Málaga, Granada, Kordoba, Madril, Toledo, Ávila, Segovia, Valladolid, Zamora, Salamanca, Burgos, Zaragoza, Tarragona, Bartzelona, Valentzia...
Irudi hauetako asko modu estereografikoan ikusi ahal izango dira. Horretarako behaketa-gailu desberdinak eratuko dira, irudiak 3Dn ikusi ahal izateko beharrezkoak, “Kaisepanorama” berriak bailiran. Hala, bisitariak gozatu ahal izango du duela ehun urteko entretenimendu-modu ezagunenetako batekin.
Erakusketaren bloke zentral hau, 25 edo 40 irudi izango dituena, handitu daiteke interesatuek hala eskatuta, erakusketaren helburua den hiriaren irudi gehiago erantsiz.
Informazio tarteak, grafiko iradokitzailez hornituta, sasoi horretako ezaugarri sozial eta kulturaletan kokatzen lagunduko dio bisitariari, eta, aldi berean lagungarri suertatuko zaio ulertzeko zertan oinarritzen zen argazkigintza estereografikoa, eta irudiaren merkatuaren hastapenei buruz eta bere eraginari buruz hausnarketa egiteko ere bai.

