-
Bisita gidatuak
Astegunetan ikastetxeei zuzenduta eta asteburuetan familiei.
-
Tailerra
Erakusketaren osagarri bezala, “pop-up”ak egiteko Tailerra eskaintzen zaie erakusketara doazen umeei.
Tailer
honen xedea bisitaren jarraipen aktiboa eta partehartzailea eskaintzea
da, alor didaktiko, ludiko eta kreatiboan dimentsio berezi bat beregana
dezaten. Honela, umeek euren “pop-up”ak sortu eta haiekin esperimenta
dezakete.
“Pop-up”en sorkuntza ez da modu mekaniko eta
homogeneoan ulertzen, honekin aniztasuna eta ukitu pertsonalaren
balorazioa bilatzen da. Horrela, ume bakoitzak bere eguneroko bizitzara
eraman dezake ikasitakoa, Zorion Txartelak, Urtebetetze edo Eguberriko
Gonbidapenak, eta abarrak sortuz.
Tailerra astean birritan
egingo da eta ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera.
Bertara daitezkeen ume kopurua hamabitik hamabostera bitartekoa da.
Tailerra erakusketaren bisitaldian bertan egiten da, bisitatutakoari buruzko jarduera praktiko bezala.
Gauzak
horrela, Tailer bakoitza une zehatz eta bakar batean burutzen da
saio bakoitzean. Ez da honen jarraipenik aurrikusten saio batetik
bestera, Erakusketaren idiosinkrasiagatik beragatik.
Tailerraren edukia “pop-up” mota ospetsuenak egitera
zuzentzen da, dimentsio errazenean. Helburua da tailerra bukatutakoan
ume bakoitzak tolesgarri bat edo gehiago erabat edo erdizka eginda
izatea.
Tailerrean eskainiko liratekeen “pop-up”ak oinarrizko hiru motatakoak izango lirateke:
Tolesgarri saltokariak
Tolesgarri Sorpresak
Mihi-tolesgarriak
Ikusi
dituzten eta gehiago guztatu zaizkien “pop-up”en arabera, “pop-up” mota
jakin bat egitea eskainiko litzaieke. Helburua ez da bakoitzak berbera
egitea, baizik eta, behin teknika ulertuta, pertsonalizatu eta
bakoitzak berea asmatzea.
Saio bakoitzean bost une desberdin egongo lirateke:
1.) – Ume bakoitzaren aurkezpena eta ikusitakoari buruzko iruzkinak.
2.) – “Pop-up” mota desberdinei buruzko azalpen praktikoa eta hauek egiteko oinarrizko arauak.
3.) – Egin nahi duten “pop-up”a aukeratzea.
4.) – Materialak banatzea eta “pop-up”a egitea.
5.) – Emaitza batera aurkeztea eta iruzkinak egitea.