/

Dona, dona, katona. Antzinako jokoak eta jostailuak

Erakusketa honek behialako jolasak berreskuratzen ditu erakustaldi berezi baten bidez. Bertan, txikiek zein helduek esperientzia ludiko eta zirraragarria esperimentatuko dute elkarrekin.

Puri Sanchez margolari eta bildumagilearen eskutik, jolas tradizionalen mundu ederrean sartuko gara. Abiapuntua Puriren lan piktorikoa izango da. Bere mihisetan Salamancatik gertu dagoen herri batean bizi izan zuen haurtzaroko haur-jolasak irudikatzen ditu. Erakusketa honek haurtzaroko une miragarri eta magikoak berreskuratu nahi ditu, bizi izandakoagatikako nostalgiarekin eta belaunaldi berrientzat jolas hauek berreskuratzeko grinarekin ere bai.   

Aurki ditzakegun jolasen errepertorioa kontaezina da ia, asko gure egunetara ailegatu dira, beste batzuk galdu dira eta hauetatik oroimena baino ez da geratzen. Mutilen jokoak (puxtarriak, ziba, zibota…), nesken jokoak (tortolosak, soka-saltoa, korroan…), mistoak (ezkutaketan, zapia…); abilezia jokoak, buru-argitasunekoak, bizkortasunekoak, koordinaziokoak…

Horregatik, Una, dola tela, catola… (dona, dona, katona) erakusketa ludiko bat da eta bertan jokoak biziberrituko dira: berriz jolastuko dugu, abestu, salto egin, barre egin, gure eskuetan zibak, haize-birakariak, puxtarriak agertuko dira eta ahaztutzat jotzen genituen abestiekin dantza egingo dugu.   
Puri Sanchezek esaten zigun bere haurtzaroan ez zela inoiz aspertu. Agian hau izan daiteke aukera on bat umeei beste alternatiba ludiko batzuk erakusteko, euren irudimena eta partehartzea sustatzen dutenak, eta litekeena da, tarte batez, lelo etengabe hauxe berriz ez entzutea:  “Ama, aspertuta nago”.