/

Dona, dona, katona. Antzinako jokoak eta jostailuak

Comisario:
Colaboradores:
Ilustraciones:
  • Miguel Ángel Mayo
Préstamo de Piezas:
  • Federico Moreno S.
  • Puri Sánchez
Puri Sanchez Valdemierque-n jaio zen, Alba de Tormes inguruan dagoen herrixka batean, Salamancan.
1980an, Madrilen eta oroimenarekin, herrian haurtzaroan bizi izandako uneak pintatzen hasi zen, eta horrela, bata bestearen atzetik, mihiseak betetzen hasi zen, bere memorian bakarrik gelditzen ziren eszenekin: jai-ohiturak, erlijio-ohiturak, nekazal lanak, etab.
1981ean lehenengo erakusketa egin zuen Salamancan eta, gaur egun arte, 20 baino gehiago egin ditu bakarka eta beste zenbait taldeka, herri eta hiri desberdinetan.    
Bere lanari buruz hitz egin duten kritikoen artean honako hauek daude: Jose Mª Valverde, José Antonio Gabriel y Galán eta Joaquín Díaz.
Conocer el mundo rural (Mundu landatarra ezagutzea) Gaztela-Leoneko herrietako bizitza eta ohiturei buruzko gida didaktikoa da, bere lanean oinarrituta, zeinean parte hartu baitute ondokoek: Carlos J. Martín Martín eta Mercedes Antón Nieto.
1997an Oficios que se pierden (Galtzen ari diren ofizioak) bigarren liburua argitaratu zuen. Bertan 54 ofizio marrazten ditu eta bere bizipenekin birsortzen ditu literarioki.
Bere lana Salamancako 52 txoko eta monumentuei buruzko serie batekin eta 80 jolas biltzen dituen beste batekin osatzen da, gaurko umeentzat ezezagunak gehienak. Serie hunkigarri hau, zeinarekin abiatzen baita gure Erakusketa, bere haurtzaroak gordetzen dituen txokoetan oinarritzen da osorik eta garaiko jostailuen bilduma jori batekin lagunduta dator. Hauek, mimo handiz atera ditu iraganetik, guztiok amestu ditugun ilusio-sentimendu sakonak berriz bizi eta transmititu ahal izateko.