/

Alois Beer: 1900eko Espainian zehar 3Dn egindako bidaia

Aurora Fernandez Polanco Madrileko Unibertsitate Complutenseko Arte garaikidearen Teoria eta Historia saileko irakasle titularra da.  Egungo artearen behaketan gertatu den pertzepzio-aldaketei buruzko artikulu, hitzaldi eta ikastaro zein mintegiak antolatzen lan egin du. Honi buruz berarenak dira ondoko argitalpenak: La Distancia y la Huella: para una antropología de la mirada (Distantzia eta Aztarna: begiradaren antropologia baterako), Cuenca, UIMP, eta Probintziako Diputazioa, 2001. De Baudelaire a Warhol (Baudelerretik Warholera), pentsamendu artistikoari buruzko ACTO aldizkarian, 0 zka., 2001, La Lagunako Unibertsitatea, Tenerife. Sobre algunas metáforas psicoanalíticas en la estética contemporánea (Eszena garaikidearen zenbait metafora psikoanalitikori buruz), Madril, 2002 (Salvador Aleman eta Nicolas Caparrós Ed.) “Lucidas fantasmagorías: proyecciones y sombras en el arte actual”(Fantasmagoria argiak: proiekzioak eta itzalak egungo artean) "120.0” izenekoan (ISBN 7491-752-2) Madril UCM, 2003 (Multimedia formatua). Nubes de polvo, poéticas del presente (Hautzezko hodeiak, orainaldiko poetikak), Cuenca, UIMP, 2004. Formas de mirar en el arte actual (Begiratzeko moduak egungo artean), Madril, Edilupa, 2004.
 
Ondoko erakusketan komisario lanak egin ditu: "La Visión Impura (Ikuspegi Lizuna). Reina Sofia Arte Zentro Nazionalaren Museoaren Fondoak”. Halaber horri dagokion katalagoaren testua ere egin du, Madril, MNCARS, 2006.
 
“La violencia y el mal en el arte y la cultura contemporánea. Representaciones y conceptos (2002-2005)” (“Bortxakeria eta gaiztakeria arte eta kultura garaikidean. Irudikapena eta kontzeptuak (2202-2005)”) I+G azterketa taldeko kidea izan da. Gaur egun, ondoko I+G azterketa taldeko kidea da: “Arte y Política: Argentina, Brasil, Chile y España, 1989-2004” (“Artea eta Politika: Argentina, Brasil, Txile eta Espainia, 1989-2004”). Artea testigantzarekin eta oroimenarekin lotzen duten arazoei buruzko argitalpen eta ikastaroak garatu ditu, bereziki irudiaren estatutuan interesatuz. Ildo honetatik, La Comunidad y la Memoria, una lectura de Boltanski (Komunitatea eta Oroimena,Boltanskiren irakurgai bat)  “La Balsa de la Medusa", Madril, 2000. Memoria, Historia, Montaje y Representación (Oroimena, Historia, Muntaia eta Irudikapena), ondoko liburuan: “La Memoria Pública” (Oroimen Publikoa), (Sagrario Aznar Ed.) UNED, Madril, 2003. Shoah y el debate Lanzman (Moisés) / Godard (San Pablo) Lanzmann (Moisés), (Shoah eta Lanzmann (Moisés)  / Godard (San Pablo) Lanzmann (Moises) eztabaida “Er, Filosofiari buruzko Aldizkarian” 33. zka., Bartzelona, 2004 eta Historia, montaje e imaginación: sobre imágenes y visibilidades (Historia, muntaia eta irudimena: irudi eta ikuspenei buruz), ondoko liburuan: “Imágenes de la violencia en el arte contemporáneo” (Bortxakeriaren irudiak arte garaikidean) (Valeriano Bozal Ed.)  Madril, La Balsa de la Medusa, 2005.